XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

La Cata, ondo eta merke jateko lekua Donostian

Badira bere izenez inoiz aipatzen ez diren taberna eta jatetxeak.

Donostiako Virgen del Carmenen aurkitzen den Bar Tetuán-ek etxekoandrearen izena hartu zuen aspaldidanik.

Bat Tetuán La Cata da, etxekoandrea Katalina delako.

Hogeita hamabi urte gaude gu taberna honekin eta ni ezaguna naizelako edo nere izenez deitzen diote jatetxeari, baina leku honek ez du ezer espezialik eta ez dut uste egunkari batetan ateratzea merezi dugunik, esaten du.

La Catak badu berezitasunik. Lehenik eta aipagarriena esateko, merkea eta ona da, nahiz eta binomio hori uztartzen zail samarra da.

Etxean bezala janaria prestatzen saiatzen gara, dio Katalinak eta horixe da beharbada lortzen dute, jatetxe txiki horretan etxean bezala jaten baita.

Beharbada merkea delako langile jendea hurbiltzen da leku horretara eta hor inguruan beren kabia duten Argiakoak ere urteetan bisitatu dute lekua, beren adolezente urdail asekaitzak betetzeko.

Orain batzuk ezkondu egin dira eta beste batzuk kale batzuk beherago hasi dira lanean, baina, hala ere, iragan denboraren nostalgiak eraginda edo agertzen dira noiz behinka La Catako mahaietara, horrela lekuari euskal kutsua erantsiz.

Soldata haundirik ez duketen bikote gazteak eta etxean lan egiteko gogo gutxiago dutenak ere agertzen dira larunbat eta igandetan horretara.

Hirugarren ezaugarri bat aipatzeko, diogun sukaldea agerian dutela etxe horretan, kasik Argiñanon bezala eta Katalina han lanean ikusteak garantia osoa damaiola janariari.

Asteartetan isten dute eta gainerantzeko egun guztietan zabalik izaten da eguerdian nahiz gauean. Joxean AGIRRE.